Festak jarraituko du gaur, Goizuetan, makina bat egitekorekin

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 16a, 00:00

Txistulariak herenegun, Amabirjin egunean. Argazkia: Felix Loiarte

Puzgarriak, sagardo dastaketa, txaranga, herri kirolak, toka eta beste asko izanen dira egun osoan.

Amabirjin Eguna izan zen atzo, Goizuetan. Ederki gozatu zuten goizuetar guztiek zein bertaratu ziren gainerako herritarrek. Gaurkoan, festak ez du etenik herrian, eta makina bat egiteko izanen da goizetik hasita arratsaldera arte.

Haurrentzako ur txirristak irekiko du egitaraua, eta toka txapelketa ere izanen da ordu berean, 11:30ak aldera. Eguneko ekitaldi nagusi gisa, izanen dira sagardo-dastaketa Nafarroako eta Gipuzkoako «sagardogile onenekin», eta herri kirolak.

 

AMABIRJIN FESTAK - GAUR

11:30-14:00 eta 15:00-17:30 Haurrentzako puzgarriak (Ur txirrista), eskolan.

11:30 Toka txapelketa helduentzat eta haurrentzat.

12:00 Nafarroako eta Gipuzkoako sagardogileekin, sagardo dastaketa Plazan.

12:00 Igandea txaranga.

17:00 Apar festa, eskolan.

18:00 Herri kirolak: Pentatloia. Julen Kañamares-Aratz Mugertza (100 kiloko bola, gizaproba, aizkora, txingak eta korrika).

Ondoren, Igandea txaranga.

Ondoren, Iratzar taldearekin dantzaldia.

Ondoren, Igandea txaranga.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!