Goizuetako Amabirjin fiestak gaur hasiko dira ofizialki txupinazoarekin. Atzokoan jai giro ikaragarria izan zen, batez ere gazteen artean, bere eguna zelako. Bazkaria, poteoa, gazte txupinazoa eta dantzaldia izan zuten. Gainera, Gazte Eguneko Binakako txapelketako finalak jokatu ziren. Bertan, Beñat Apezetxea eta Adur Alsuak 22-14 garaitu zituzten Manex eta Aitor Apezetxea. Hirugarren eta laugarren posturako partidua ere jokatu zen.
Suhiltzaile boluntarioek
botako dute itxaferoa
Gaur ere, atsedenik ez da izanen Goizuetan. Izan ere, goizean goiz esnatuko dute herria Lasturko zezenek. Gaupaseroak oraindik ere kaleetan barrena daudela, entzierroa izanen da 08:00etan. Gero, 12:00etan, jaiei hasiera emanen dien txupinazoa botako dute Goizuetako Suhiltzaile Boluntarioek. Segidan aterako dira erraldoiak eta buruhaundiak Igandea txaranga doinuekin, eta orduantxe izanen da txosna irekiera. Arratsaldean, dantzarako eta ondo pasatzeko aukera ere izanen da Umore Ona Peñaren irteerarekin, Goittikiren aldeko bingoarekin, Laiotzen kontzertuarekin eta txarangarekin.
Amabirjin egun haundia bihar izanen da
Goizuetako fiestetako egun haundia Amabirjin eguna izaten da, jaiei izena ematen diona. Horrexegatik, ekitaldiz josita izanen da astelehena. Goizean hasi eta ordu txikiak arte denetarik izanen da Goizuetan. Umore Ona elkarteko afari herrikoiak itxiko du egitaraua biharkoan.
GAUR, ABUZTUAK 14
08:00 Entzierroa Lasturko zezenekin.
12:00 Jaiei hasiera emango die Txupinazoak.
Ondoren Erraldoiak eta buruhandiak Igandea txarangarekin.
Txosna irekiera.
18:30 Umore-Ona peñaren irteera ikastolatik txarangarekin.
20:30 Goittikiren aldeko Bingoa Ikastolan.
23:00 Laiotz taldearekin dantzaldia.
Ondoren Igandea txaranga.