Afari herrikoirako txartelak salgai, gaur arte

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 12a, 00:00

Afari herrikoia izanen da astelehenean, Umore Ona Elkartean, eta salgai daude txartelak, gaur arte. Amaia kafetegian eros daitezke 15 euroan ikasle eta langabetuentzat, eta 18 euroan helduentzat. Bazkaria, berriz, hilaren 18an izanen da, eta txartelak eskura daitezke Amaia kafetegian eta estankoan. Horrekin batera, gogorarazi dute argizaiola lortzeko txartelak ere eskura daitezkeela. Zozketa hilaren 16an izanen da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!