Errekako ura sartuko da deposituetara horniketa nahikoa mantentzeko

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 11a, 00:00

Udalak herritarrei jakinarazten die ur hornitze sareko deposituak beteak mantentzeko ur nahikorik sartzen ez denez, eta datozen egunak aintzat hartuz, errekako ura sartuko dela deposituetara horniketa nahikoa mantentzeko. Depositutik atera aurretik, orain arteko tratamendu berdina ematen zaio urari. Aldi berean, neurri bortitzagoak hartu aurretik, ura zentzuz erabiltzea eskatzen da.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!