Goizuetako Amabirjin fiestak etzi hasiko dira eta sei egunez luzatuko dira ostegunera arte

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 11a, 00:00
Txosna jarri dute fiestetarako.

Bi urte eta gero, jaiak bueltan dira normaltasun osoz eta, aurtengorako, egitaraua ekintzez josita dator. Giro ezin hobea espero da sei egunetan.

Goizuetako Amabirjin fiestak etzi, larunbatean, hasiko dira, nahiz eta txupinazoa igandean bota. Egitaraua osatu dute Guraso Elkarteak, presoen aldeko elkarteak, gazte taldeak, Umore Ona Elkarteak, Goittikik, tabernariek eta Udalak. Denetarik egiteko aukera izanen da etzitik datorren ostegunera arte. Gainera, adin tarte guztietako herritarrentzat prestatu dituzte ekintzak.  

Larunbatean irekiko da jaien egitaraua, eta datorren ostegunera bitartean, makina bat egiteko izanen da Goizuetan. Gaurkoan, Pilota Goxoa txapelketaren finalak emanen dio hasiera agendari, 11:00etan hasita. Ondoren, hainbeste esperotako gazte bazkaria eginen dute Ikastolan, 14:30ak alde. Hantxe piztuko da giroa, eta Zuttik Elektrotxarangarekin jarraituko du festak bazkalondoren, 18:30etan. Jaiak ez du etenik izango, gazte txupinazoa izanen baita 20:00etan eta, segidan, Goittikiren aldeko bingoa eginen dute. Egitarauko hitzorduak amaitzeko, Gabezin taldearekin dantzaldia izanen da plazan. Ekintzak beste bost egunetan luzatuko dira egitarauan ikusi daitekeen bezala.

Aurten ere autobus zerbitzua izango da Hernanitik

Autobus-zerbitzua jarri dute aurten ere. Goizuetatik egunero izanen dira irteera, eta baita Hernanitik ere. Gaurkoan, irteerak 10:00etan eta 18:00etan izanen dira Goizuetatik; Hernanitik Goizuetara, berriz, 11:00etan eta 19:00etan abiatu ahal izanen da. Bihar Hernanira itzuli nahi dutenek, bi autobus izanen dituzte goizean itzulerarako, 09:00etan.

Arratsaldean itzuli nahi izanez gero, 18:00etan egonen da horretarako aukera. Plazak bete arte igo ahal izango da jendea autobusera. Alegia, ez da izanen aurretik txartelen erosketarik. Goizuetan, irteeran Belakotik izanen dira eta Hernanin Biteriko autobus-geltokitik.

 

ABUZTUAK 13 Gazte Eguna

11:00 Pilota Goxoa txapelketaren finala.

14:30 Gazte Bazkaria Ikastolan.

18:30 'Zuttik' elektrotxarangarekin Poteoa.

20:00 Gazte Txupinazoa Gaztetxean. Zubiondon DJ Laletina eta Peru DJ.

20:30 Goittikiren aldeko Bingoa Ikastolan.

23:00 Gabezin taldearekin dantzaldia.

ABUZTUAK 14 Gazte Eguna

08:00 Entzierroa Lasturko zezenekin.

12:00 Jaiei hasiera emango die Txupinazoa.

Ondoren Erraldoiak eta buruhandiak Igandea txarangarekin. Txosna irekiera.

18:30 Umore-Ona peñaren irteera ikastolatik txarangarekin.

20:30 Goittikiren aldeko Bingoa Ikastolan.

23:00 Laiotzekin dantzaldia.

Ondoren Igandea txaranga.

ABUZTUAK 15 Amabirjin Eguna

07:30 Diana dultzaineroekin.

08:00 Entzierroa Lasturko zezenekin.

10:30 Meza nagusia eta ohiko prozesioa.

12:00 Erraldoi eta buruhandiak dultzaineroekin herrian zehar.

08:00 Entzierroa Lasturko zezenekin.

10:30 Meza nagusia eta ohiko prozesioa.

12:00 Erraldoiak eta buruhandiak dultzaineroekin herrian zehar.

12:00 Pilota partiduak. Gazteen artekoa: Garmendia-Lujanbio/Salaberria-Sagardui. Lehendabiziko mailako afizionatuak: Senar-Lizeaga/Lizeaga-Alduntzin.

13:30 Igandea txaranga.

17:30 Zezenak Lasturren eskutik.

19:00 Bertso saioa. Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia, Unai Agirre eta Joanes Illarregi. Gai jartzailea Aritz Zerain.

Ondoren Elkartasun elkarretaratzea.

Ondoren Igandea txaranga.

21:30 DJ. Mikeltxirekin Dantzaldia ikastolan.

21:45 Afari herrikoia. Umore Ona elkartean.

ABUZTUAK 16

11:30-14:00 Haurrentzako puzgarriak (Ur Txirrista) eskolan.

11:30 Toka txapelketa heldu eta haurrentzat.

12:00 Nafarroako eta Gipuzkoako sagardogilde onenen parte-hartzearekin sagardo probaketa plazan.

13:00 Igandea txaranga.

15:00-17:30 haurrentzako puzgarriak (Ur txirristra) eskolan.

17:00 Opor festa.

18:00 Herri kirolak. Pentatloia. Julen Kañamares-Aratz Mugertza. 100 kiloko bola, gizaproba, aizkora, txingak eta korrika.

Ondoren Igandea txaranga kaleetan barrena.

Ondoren Iratzar taldearekin dantzaldia.

Ondoren Igandea txaranga kaleetan barrena.

ABUZTUAK 17

11:00 Erraldoiak eta buruhandiak trikitilariekin herrian zehar.

12:00 Pilota partiduak. Neskak: Sagardui-Madariaga/Legarreta-Martinez. Lehendabiziko mailako afizionatuak: Txoperena-Urrozola/Astiz-Odriozola.

13:30 Igandea txaranga.

17:00 17. Mus Txapelketa Ixkibi kanpinean.

18:00 Umore Ona dantza taldekoak plazan.

Ondoren Igandea txaranga.

23:00 Hip Hop gaua plazan Uzi Cuzy-MxK3r-Frank-Juncho-Rig3l.

ABUZTUAK 18 Umore-Ona Peñaren Eguna

12:30 Umore Ona Peñaren irteera ikastolako tabernatik.

12:00 Pilota partiduak. Lau T'erdikoa. De la Fuente/Mata. Goizueta-Arano: Apezetxea-Apezetxea/Olaizola-Lizeaga.

Ondoren Igandea txaranga.

14:30 Umore Ona Peñaren bazkaria ikastolan.

17:00 Umore Ona Peñaren kalejira Igandea txarangarekin.

18:30 Zezenak Lasturren eskutik.

20:30 Goittikiren aldeko Bingoa Ikastolan.

00:00 Udaletxe aurrean festen bukaera ekitaldia Igandea txarangarekin.

Segidan Txamukos mariatxiak eta Igandea txaranga.

01:30 DJ Bull txosnan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!