Gazte Egunerako txartelak, gaur arte

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 9a, 00:00

Amabirjin fiesten Gazte Eguneko txartelak salgai daude estankoan eta arropa dendan, eta gaur arte egongo da horiek erosteko aukera. Bazkaria ikastolan izanen da, hilaren 13an, 14:30etan hasita. Langabetuek 15 euroan eskura ditzakete tiketak eta langileek, berriz, 18 euroan. Kamisetak datorren ostiralean jaso ahal izango dira, hilaren 12an, arratsaldeko 18:30etan, ikastolan. Bestela, larunbat goizean, hilaren 13an, jasotzeko aukera ere egonen da

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!