Fiestetako otorduetarako txartelak, salgai

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 8a, 00:00

Larunbatean emanen diete hasiera aurtengo Amabirjin fiestei. Egitarau zabala aurkeztu dute oraingo honetan ere, eta, horren barruan, urteroko Peñen bazkaria eta afari herrikoia izanen dira. Azken hori hilaren 15ean izango da, Umore ona Elkartean, eta salgai jarri dituzte txartelak. Amaia kafetegian eros daitezke 15 euroan ikasle eta langabetuentzat, eta 18 euroan helduentzat. Bazkaria, berriz, hilaren 18an izanen da, eta txartelak eskura daitezke Amaia kafetegian eta estankoan. Horrekin batera, gogorarazi dute argizaiola lortzeko txartelak ere eskura daitezkeela. Amaiarenean eta estankoan saltzen dituzte, euro batean, eta zozketa hilaren 16an izanen da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!