Umeen egunak irekiko du fiesten egitaraua, gaurkoan

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 7a, 00:00
Umeen eguna Goizuetan, 2019ko abuztuan. Argazkia: Felix Loiarte

Goizetik hasita arratsaldera arte antolatu dituzte ekintzak. Denetarik izanen da gaurkoan, Amabirjin jaiei hasiera emateko.

Datorren larunbatean, hilaren 13an, botako dute Goizuetako Suhiltzaile Boluntarioek Amabirjin fiestei hasiera emateko txupinazoa. Horretarako astebete falta baldin bada ere, gaur irekiko da egitaraua herrian. Hain zuzen ere, umeen eguna ospatuko da Goizuetan, eta denetarik egiteko aukera izanen da egun osoan zehar.

Amabirjin fiesten agenda bete-beteta aurkeztu denez, aspertzeko astirik ez da izanen gaurkoan. Egitaraua jarraituta, aurreikusita zegoen Aurorotako kontzertua, Umore Ona koroaren eskutik. Hala ere, bertan behera gelditu da «zuzendariaren osasun arazoengatik». Hori horrela, lehenengo ekintza goizeko 09:00etan hasiko da. Irumaita txarangak esnatuko du Goizueta, eta herrian barrena ibiliko da kaleak alaitzen. Gero, meza, pilota partiduak, umeen bazkaria, herri kirolak, haurrentzako berendua, musika eta bingoa ere izanen dira iluntzeko 20:30ak arte.

 

UMEEN EGUNA

GOIZUETA

GAUR

09:00 Irumaita txaranga
herrian barrena.

11:00 Meza, haurrak bertako jantziekin doazela.

12:00 Pilota partiduak herriko pilota eskolako haurrekin.

14:00 Umeen bazkaria Ikastolan.

16:30 Kulkiren eskutik
umeentzako itsasoko herri kirolak, Plazan.

Ondoren Haurrentzako
berendua Guraso Elkartearen eskutik.

19:00 Dj Porru.

20:30 Goittikiren aldeko bingoa ikastolan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!