Igandeko kontzertua, bertan behera

Umore Ona abesbatzak jakitera eman duenez, bertan behera gelditu da iganderako antolatuta zuten kontzertua. Zehazki, Amabirjin fiesten egitarauaren barruan, umeen egunerako aurreikusitako lehenengo ekitaldia izango litzateke hori. «Gure musika zuzendariaren osasun arazoa ikusita, Aurorotako emanaldia bertan behera geratzen da», aipatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!