Goizuetako Suhiltzaile Boluntarioek botako dute aurtengo txupinazoa

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 6a, 00:00

Herenegun gauean itxi zen aurtengo txupinazoa nork botako duen aukeratzeko bozketa, eta atzo goizean argitaratu zuten emaitza: 79 botorekin, Goizuetako Suhiltzaile Boluntarioek emanen diete hasiera Amabirjin fiestei. Goizuetako Emakume Taldea zen beste aukera, eta 33 boto jaso zituen. Txupinazoa datorren igandean izango da, hilaren 14an, eguerdiko 12:00etan.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!