Taberna jartzeko zita, etzidamu

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 3a, 00:00

Datorren larunbatean, hilaren 13an, emanen diete hasiera Amabirjin fiestei. Bide horretan, ikastolako tabernako muntaia egiteko deialdia luzatu diete goizuetarrei. Larunbat honetan jarri dute horretarako hitzordua, goizeko 09:00etan. «Herriko festak gainean ditugu, eta haiek ospatuko baditugu, herriaren hainbat bazter prestatu beharrean gaude», aipatu dute. «Aurreko txandan bukatu gabe gelditu ziren lanak ixteko, anima zaitezte herriari festetan hainbesteko bizia ematen dion ikastolako tabernaren muntaian zuen laguntza eskaintzera. Denon artean lan xamurragoa izango da!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!