Tiketak salgai, Peñen bazkarirako

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 2a, 00:00

Goizuetako Amabirijn fiestak ate joka dauden honetan, Peñen bazkariko txartelak salgai jarri dituzte dagoeneko, eta abuztuaren 13ra arte erosi ahal izanen dira. Bazkaria hilaren 18an izenen da, 14:30etan hasita, eta txartelak 30 euroan eskura daitezke Amaia kafetegian eta estankoan. «Ez gelditu gabe!», luzatu diete mezua antolatzaileek goizuetar guztiei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!