'Osasuna eta elektromagnetismoa 5Garen denboretan' hitzaldia etzi, Goizuetako ganbaran

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 28a, 00:00
Asier Arregi nekazaritza ingeniaria izanen da hizlaria.

Asier Arregi, nekazaritza ingeniaria, izanen da hizlaria. Arratsaldeko 18:00etan emanen zaio hasiera hitzaldiari, ganbaran. 

Etzirako, osasuna eta elektromagnetismoa 5Garen denboretan izenburua hartzen duen hitzaldia antolatu dute. Asier Arregi izango da hizlaria, Goizuetako Ganbaran, eta honakoa gaiak izanen ditu hizpide, besteak beste, 5G, uhin elektromagnetikoak, etxeetan dauzkagun gailuen kutsadura...

Arratsaldeko 18:00etan emanen zaio hasiera hitzaldiari, etzi, Goizuetako  Herriko Etxeko ganbaran. Asier Arregi, nekazaritza ingeniaria da, uhin elektromagnetikoetan aditua da eta Lau-Buru teknologiako zuzendaria.

Eta hitzaldiaz gain, bi babesgailu zozketatuko dituzte. Hainbat herritarrek elkarlanean antolatutako hitzaldia da etzikoa, eta gaiaren inguruan zalantzak argitzeko eta ekarpenak egiteko aukera emanen diete gainontzeko herritarrei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!