Aurten Goizuetak lehendabiziko aldiz Nafarroako Herriz Herriko herri kirol txapelketan hartuko du parte, eta bi jardunaldi ospatuko dira. Lehena bihar izanen da, Elizondon, arratsaldeko 17:30etan, Iriarte frontoian; eta bigarrena, uztailaren 31an, Beran, arratsaldeko 19:00etan hasita, Eztegara frontoian. Herri kirol taldeak goizuetarrak bertara joatea animatu nahi izan dituzte.