Gasolindegiko erregaien kalitatea bermatu du, Goizukoopek

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 19a, 00:00

Goizukoopek argi utzi du, gasolindegiaren funtzionamendua normala dela, eta filtro guztiak garbiak daudela, besteak beste. 

Azken aldian gasolindegiko erregaien kalitatearen inguruko zurrumurru bat edo beste zabaldu dela eta, Goizukoopetik neurri hauek hartu dituzte: Gasolindegiari errebisio bat egin; gasolindegiko deposituetara urik sartzen den edo ez begiratu; gasolindegiaren lagin bat hartu eta hau analizatu. Eta honako emaitzak atera direla azaldu du Goizukoopek: gasolindegiaren funtzionamendua normala da; gasolindegiak dituen filtro guztiak garbiak daude; gasolindegiko deposituetan dauden erregaiek ez dute ur aztarnarik; gasolindegiaren analisietan, bakteria, onddo eta legamiari dagokionez negatibo eman dute.

Emaitza hauez gain, Goizukoopek honakoa gaineratu du: «gure hornitzaileak beste gasolindegietako hornitzaileak direla eta gasolindegietara erregaia biltegi berdinetatik banatzen dela».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!