Iruditan

Omenaldi beroa, Joxe Jabier Etxeberriari

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 18a, 08:31

Makina bat herritar elkartu ziren ostiralean, ia hiru hamarkadatan herriko mediku izan denari aitortza eta eskertza egiteko.

Omenaldi beroa egin zioten goizuetarrek, ostiral arratsaldean, Joxe Jabier Etxeberria mediku ohiari. Ia hiru hamarkadatan herriko mediku izan ondoren, erretiroa hartu berri du Etxeberriak, eta bere ibilbidearen aitortza egin eta eskerrak eman nahi izan zizkioten herrikideek. Abesbatzak eta dantzariek ere hartu zuten parte, eta plaka bat eman zion Unai Miranda alkateak, errekonozimendu gisa.

Felix Loiarterenak dira argazkiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!