Hilabete exkax falta da, Amabirjin Jaiak bueltan izateko; eta horiei begira, prestaketa lanak hasi dituzte dagoeneko. Gaur bertan, esaterako, ikastolako taberna muntatzeko jarri dute hitzordua, goizeko 09:00etan. Herritar guztiei luzatu diete laguntzera bertaratzeko deia, «denon artean lan xamurragoa izango baita».