Jose Jabier Etxeberria mediku ohiari omenaldi xumea gaur, goizuetarrek

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 15a, 00:00

Udaletxeko orapean eginen diote omenaldia, Udalak eta hainbat herritarrek, hainbeste urtetan herriko mediku izan eta erretiratu berri denari.

Orain gutxi hartu du erretiroa Joxe Jabier Etxeberria goizuetarrak, 29 urtez Goizuetako medikua izan denak. Eta bere ibilbidea goraipatu eta eskertzeko, ekitaldi xumea prestatu dute gaur iluntzerako, herrian bertan. Omenaldia eginen diote Goizuetako Udalak eta hainbat herritarrek, 20:00etan, udaletxeko orapean. Bertan egon nahi duten herritar guztiei luzatu diete gonbitea, omenaldian parte hartzeko.

Ia hiru hamarkada egin ditu Joxe Jabier Etxeberriak, 1993tik, herriko osasun etxeko mediku gisa; eta 2004tik hona izan da bertako mediku titularra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!