Bihar aurkeztuko dute eraso matxisten protokoloa

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 14a, 00:00

Udaletxeko ganbaran eginen dute aurkezpena, 17:00etatik 19:00etara; eta herritar guztiei luzatu diete gonbitea.

Partehartze prozesu baten bitartez, bi saiotan landu zuten maiatzean, Goizuetan, eraso matxisten aurrean erantzuteko protokoloa. Saio horietan jasotako ekarpen eta proposamenekin osatu dute protokolo hori, LAGA Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Goizuetako Udalak.

Bihar aurkeztuko dute protokoloa, herritarren aurrean. Udaletxeko ganbaran izanen da, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara; eta herritar guztiei luzatu diete bertaratzeko gonbitea, protokoloaren nondik norakoak ezagutzeko. Izan ere, nabarmendu dute guztion ardura dela eraso matxistei aurre egitea: «emakumeen kontrako indarkeria egiturazko arazo soziala den neurrian, herritar eta eragile guztion ardura da honi erantzun egokia ematea», adierazi dute.k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!