Auzolana, ikastolako taberna muntatzeko

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 13a, 00:00

Larunbatean jarri dute hitzordua, 09:00etan; eta laguntza eskatu diete herritarrei, «lan xamurragoa izan dadin».

Amabirjin Jaiak gerturatzen ari direla eta, Goizuetako «hainbat bazter» prestatu behar direla gogorarazi du Udalak, «jaiak ospatuko baditugu». Txoko horietako bat egokitzeko hitzordua jarri du, hain juxtu, larunbat honetarako: ikastolako taberna muntatuko dute, 09:00etan elkartuta.

Horretarako, herritarren laguntza eskatu du Udalak, eta muntaketan parte hartzeko deia luzatu die herritar guztiei: «anima zaitezte herriari jaietan hainbesteko bizia ematen dion ikastolako tabernaren muntaian zure laguntza eskaintzera. Denon artean, lan xamurragoa izango da», nabarmendu du.

Hilabete inguruko itxaronaldia besterik ez dute falta goizuetarrek, berriro ere Amabirjin Jaiez gozatu ahal izateko, bi urteko etenaldiaren ondoren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!