Hitzordu bikoitza Goizuetan, LGTBI+ Harrotasunaren Egunean

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 28a, 13:09

Eraso matxisten aurrean erantzuteko protokoloa aurkeztuko dute 17:00etan, udaletxeko ganbaran; eta elkarretaratzea eginen dute 20:00etan Plazan.

LGTBI+ Harrotasunaren Eguna da gaurkoa, eta horren harira, hitzordu bikoitza jarri dute Goizuetan. Batetik, eraso matxisten aurrean erantzuteko protokoloaren aurkezpena eginen dute arratsaldean. Udaletxeko ganbaran izanen da, 17:00etatik 19:00etara. Maiatzean, bi saiotan landu zuten protokoloa, herritarrekin batera; eta prozesu horren emaitza aurkeztuko dute gaur arratsaldean.

Eta bestetik, LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguneko elkarretaratzea eginen dute iluntzean, 20:00etan Plazan.

Bi ekintzetan parte hartzeko deia egin diete herritar guztiei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!