Sekulako mendi buelta prestatu du Arainburu Mendi Taldeak, larunbat honetarako: Artikutzari buelta emanen diote, Arriurdinetako kanteratik abiatuta. Guztira, 32,6 kilometroko ibilbidea izanen da, Loitzate, Izu, Eskas, Orozko Zubieta eta Unalbidetik pasata. Ez da ibilbide erraza, 1.225 metroko desnibel positiboa izanen baitu.
Buelta luzea izanik, goizeko 06:45etan elkartuko dira Goizuetako Plazan, Arriurdinetara kotxean joateko. Eta itzulera, arratsaldeko 16:30ak aldera eginen dute.
Irteeran parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Goizuetako Estankoan egin behar da, eta osteguna da azkeneko eguna. Gainera, nabarmendu dute kotxea eramateko bolondresak beharko direla; eta horretarako prest dagoenari, eskatu diote izena emateko orrian zehaztea.
Norberak eraman beharko du bere gosaria eta bazkaria, eta ezbeharren bat gertatuko balitz, antolatzaileak ez dira horren kargu eginen.