Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Nafarroako Gobernuaren eta Gozamenez programaren laguntzarekin, escape room bat eginen du asteburuan Goizuetan. Bihar dantzetako lokalean izanen da ekimena, eta hiru taldetan eginen dute; 18:00etan, 19:30etan eta 21:00etan. Goizuetaz gain, Leitzan ere eginen dute escape rooma. Ekainaren 18an Herri Aretoan izanen da ekimena eta sei taldetan eginen dute.