Mendialdeko  azokan, bikain

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 7a, 00:00

Mendialdeko Azokan, saltzaileak eta herritarrak. Argazkia: Felix Loiarte

Mendialdeko Azokak geldialdia egin zuen igandean, Goizuetan. Makina bat posturekin jende mordoa bertaratu zen erosketak egitera eta goiza aprobetxatzera. Bertako elikagaiak eta bailarako sortzaileek egindako produktuak saldu zituzten 25 mahaitan. Postu gehienak Goizuetako baserritar eta sortzaileenak izan ziren, baina beste hainbat herritako saltzaileak ere animatu ziren parte hartzera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!