Zegama-Aizkorrin debut ederra, Hodei Lujanbiok

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 31a, 00:00

Hodei Lujanbio, Aizkorrin gora. Argazkia: Aitor Urkia Etxeberria

4:35:17 denboran osatu zuen mendi maratoia goizuetarrak, eta 71garren iritsi zen Zegamako helmugara.

Zegama-Aizkorri mendi maratoia jokatu zen igandean, munduko korrikalari onenak bertan zirela. Eta partehartzaileen artean izan zen Hodei Lujanbio goizuetarra. Estreinako aldiz aritu zen Lujanbio Zegama-Aizkorrin, eta ederra izan zen goizuetarraren debuta, herriko lagun asko ikusleen artean zirela, animoak ematen. 

Lujanbiok 4:35:17 denboran osatu zuen 42,195 kilometroko ibilbidea, eta 71garren iritsi zen Zegamako helmugara, atzetik aurrerako lasterketa eginda.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!