Gaur arratsaldeko 18:00etan, bilera informatiboa egingo dute Goizuetako udaletxeko ganbaran. Bertan, etxebizitzak birgaitzeko diru-laguntza berriak aurkeztuko dira, besteak beste. Beraz, Goizuetako Udalak herritarrak gonbidatu nahi ditu bilerara: «etorri eta sor daitezkeen galderak eta zalantza partekatu».