Nasuvinsaren eskutik, bilera informatiboa izanen da astelehenean, maiatzaren 30ean, etxebizitzak berritzeko dirulaguntza berriak aurkeztu eta horien bueltako zalantzak argitzeko. Arratsaldeko 18:00etan jarri dute horretarako hitzordua, udaletxeko ganbaran.
Aurreretatu dutenez, Nasuvinsako teknikari bat bertaratuko da solasaldira, eta diru-laguntzei buruzko informazioa emateaz gain, Elena Primavera proiektua ere aurkeztuko du. Hori horrela, Goizuetako Udalak bertan parte hartzeko deia luzatu die herritarrei.