Hodei Lujanbio Zegama-Aizkorrin, bihar

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 28a, 00:00

Hodei Lujanbio

Goizuetarrak XXI. edizioko lasterketan parte hartuko du lehenengoz. Probak 42,195 km-ko luzera du eta metatutako desnibela, berriz, 5.472 m-koa da. 

XXI.en Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia ospatuko da igandean, Zegaman, eta korrikalarien artean izanen da Hodei Lujanbio goizuetarra. Lasterketa honetan parte hartzen duen lehenengo aldia da Lujanbiorena, eta gogotsu hartuko du erronka. 

Goizeko 09:00etan hasita, Lujanbiok ibilbide gogor bezain gozagarri bati egin beharko dio aurre. Izan ere, lasterketak 42,195 kilometroko luzera du eta metatutako desnibela, berriz, 5.472 metrokoa da. 

Urtero bezalaxe, bailarako herritar mordoa egonen da ikusle gisa ikuskizunaz gozatzeko prest.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!