Bigarren saioa gaur, eraso sexisten kontrako protokoloa lantzeko

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 23a, 00:00

Martxoaren 8ko kalejira, Goizuetan. Argazkia: Felix Loiarte

Gaur eginen dute bigarren saioa, eraso sexisten kontrako protokoloa lantzeko. Udaletxeko ganbaran izanen da, 17:00etatik 20:00etara; eta herritar eta eragile guztiei luzatu diete bertaratzeko deia, «emakumeon kontrako indarkeria egiturazko arazo soziala den neurrian».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!