Bigarren saioa bihar, protokoloa lantzeko

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 22a, 00:00

Eraso sexisten kontrako protokoloa lantzeko, prozesu partehartzailea jarri dute martxan Goizuetan, Udalak eta LAGA Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatuta. Maiatzaren 9an egin zuten aurreneko saioa, eta bihar izango da bigarrena: arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara, udaletxeko ganbaran. Lanketa horretatik sortuko dute protokoloa, eta ekainaren 28an aurkeztuko dute, 17:00etan ganbaran bertan. «Emakumeen kontrako indarkeria egiturazko arazo soziala den neurrian, herritar eta eragile guztion ardura da honi erantzun egokia ematea», adierazi dute. Horregatik, bertaratu eta parte hartzera animatu dituzte denak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!