Umore Ona elkartean ezin hobe, Garagardo Festan

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 13a, 00:00

Apirilaren 30ean ospatu zen II. Garagardo Festa Umore Ona elkartean. Bertan batu ziren 100 pertsona, eta giroa paregabea izan zen. Salgai jarritako txartel guztiak saldu zituzten, eta festa haundia egitea lortu zen.

Janaz eta Ainhoa Zabaletaren musikaz gozatu ahal izan zuten. Garagardo mordoxkarekin osatutako saskia ere zozketatu zuten bertaratutakoen artean, eta Julen Arozenak irabazi zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!