Gaur emango zaio hasiera herri lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantza berritzeko prozesu parte hartzaileari. Izan ere, gaur egun indarrean dagoen ordenantza 2011koa da eta premiazkoa ikusten da berrikuntza bat egitea. Horretarako, lan saio publiko batzuk egingo dira gaia azaltzeko eta herritarrek hitza hartzeko. Bilerek, gehienez, bi ordu iraungo dute. Saio horietan, PACerako irizpideak finkatu nahi dira, tasak zehaztu eta, hala adostuz gero, auzolana kudeatu, horrela, herritarrek herri lurren kudeaketan zuzenean parte hartu dezaten. Horregatik, Goizuetako Udalak gonbidapena luzatzen die gai horretan interesatuak dauden herritar guztiei, gaur, 18:00etan Ganbaran burutuko den parte hartze saiora.