Txinoko jaiak ospatu dira asteburuan, bertso saioarekin eta Dragoiarekin batera

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 10a, 00:00

Dragoiak ez zuen huts egin aurten ere, Txino auzoko jaietan.

Ostiralean hasi, eta larunbatean afari batekin amaitu zituzten Txino auzoko festak, Goizuetan.

Joan den asteburuan, bi urteko etenaldi luze baten ostean, Txinoko jaiak ospatu ziren. Zubiondo Tabernako Eduardok eta familiak antolatu zuten festa. Ostiral gauean jokatu zuten mus txapelketarekin emanen zitzaion hasiera jaiari, eta Oier Apezetxea eta Oihan Zugarramurdi izan ziren irabazleak, Fermin eta Austin Nabarteri irabazita finala.

Larunbat eguerdian, Martin Xauxarrek bota zuen itxaferoa, Fernando Goia Polloren laguntzaz, jaiak ospatzen ari zirela adierazteko. Dragoiak ere ez zuen huts egin, eta Goizuetako kaleak alaitu zituen. Larunbat arratsaldean, berriz, Unai Agirre hernaniarrak eta Xabier Legarreta aranoarrak egin zuten bertso saioa, eta giro «ezin hobea» izan zen bertan. Eta afari eder baten bueltan esan zieten agur, larunbat gauean, aurtengo Txinoko jaiei. k

Unai Agirre hernaniarra eta Xabier Legarreta aranoarra, bertso saioan. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!