Eraso sexisten aurkako protokoloa lantzeko, prozesu parte-hartzailea

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 9a, 00:00

Gaurko zehaztu dute lehenengo saioa, 17:00etatik 20:00etara, ganbaran. Bigarrena, berriz, hilaren 23an izanen da. 

Eraso sexisten aurkako protokoloa sortu nahi dute Goizuetan. Horretarako, prozesu-partehartzailea jarri dute martxan, eta gaurko jarri dute lehenengo hitzordua. Arratsaldeko 17:00etan elkartuko dira udaletxeko ganbaran, eta saioa 20:00etan amaituko da. Bigarren saioa, berriz, hilaren 23an izanen da ordu eta leku berean. Lanketa guztia egin ostean, hilaren 28an, azken larunbatarekin, protokoloa aurkeztuko dute arratsaldeko 17:00etan, ganbaran.

«Dakizuen bezala, indarkeria sexista emakumeen giza eskubideen urraketa larrienetako bat da. Horregatik, Goizuetan eraso sexisten kontrako protokoloa egiteko prozesua aurrera eraman nahi dugu», nabarmendu dute. LAGA Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Goizuetako Udalak bultzatutako ekimena da, eta, prozesuan, Genero indarkeriaren aurkako Estatu-Itunak laguntzen du.

Herritar guztiei luzatu diete bertaratzeko deia: «emakumeen kontrako indarkeria egiturazko arazo soziala den neurrian, herritar eta eragile guztion ardura da honi erantzun egokia ematea. Etorri parte hartzera!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!