'Urak aske' dokumentala, ganbaran

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 8a, 00:00

Goizuetarrak ganbaran, dokumentalaren proiekzioan. Argazkia: Felix Loiarte

Zita garrantzitsua izan zuten joan den astean, goizuetarrek. Urak aske dokumentala proiektatu zuten ganbaran, eta Arturo Elosegi izan zen bertan, urtegia desagerrarazteak dituen ondorioak neurtzen ari den Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) biologia-doktorea. Saio arrakastatsua izan zen, herritar mordoa bertaratu baitzen ikus-entzunezkoa ikustera eta Elosegiren solasaldia entzutera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!