Txartel guztiak salduta, Garagardo Festa gaur

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 30a, 00:00

Umore Ona elkartean eginen dute, 21:30etan hasita. Ainhoa Zabaletak girotuko du afaria, musikarekin.

Bigarrenez eginen dute Garagardo Festa gaur, Umore Ona elkartean. Gaueko 21:30etan izanen da, Umore Ona elkartean; eta Goittiki haurreskolari laguntzeko izanen da. Laguntza polita jasoko du Goittikik, hori ziur. Izan ere, salgai jarritako 100 txartelak saldu dituzte.

Hortaz, giroa ere ederra izanen da, Garagardo Festan. Menu goxoaz (entsalada, txekor saiheskia, saltxitxak, patata purea...) eta Alemania, Belgika eta Txekiako garagardoez gozatuko dute. Eta musikarik ere ez dute faltako, gainera: Ainhoa Zabaletak girotuko du afaria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!