Artikutzaren hustutzeari buruzko 'Urak aske' dokumentala proiektatuko dute bihar, ganbaran

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 28a, 00:00
Arturo Elosegi izanen da bihar, dokumentalaren proiekzioan.

18:30etan jarri dute zita. Bertan izanen da Arturo Elosegi, urtegia desagerrarazteak dituen ondorioak neurtzen ari den biologia-doktorea.

Bihar aurkeztuko dute, udaletxeko ganbaran, Urak aske dokumentala. Arratsaldeko 18:30etan jarri dute horretarako hitzordua, eta, aurreratu dutenez, Arturo Elosegi ere izanen da aurkezpenean. Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) biologia-doktorea da, eta urtegia desagerrerarazteak ekarriko dituen ondorioak neurtzen ari da. Hori horrela, proiekzioaren ostean, Elosegik horren guztiaren berri emanen du biharko saioan. 

Bego Zubia da dokumentalaren zuzendaria eta, Zubiaren zuzendaritzapean, Urumea bailararekin lotura duten herritar askok ere hartu dute parte ikus-entzunezkoaren lanketan. Hain zuzen, Miren Gojenola arduratu da zuzendaritza artistikoaz, Igor Arroyok egin du dokumentalerako musika, Amalia Elorzak aukeratu ditu protagonista guztien jantziak, eta, azkenik, lantalde artistikoaren parte izan dira, baita ere, Ainara Ortega, Agurtzane Intxaurraga eta Mikel Laskurain.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!