Cl@ve-n alta ematea posible da, Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 27a, 00:00

Goizuetako Udalean Cl@ve sisteman alta emateko aukera izanen da. Tramite asko burutu ahal izanen dira horrela.

Geroz eta gehiago eskatzen da Cl@ve sistema, edozein tramite burutzeko momentuan. Hala nola, errenta aitorpena egiteko orduan, beka bat eskatu behar denean, zerbitzu publiko digitalera sartzerakoan, aurre hitzorduak hartzerakoan edota zenbait jarduera administratibo online egiterakoan.

Orain arte, beharrezkoa zen erregistro bulego jakin batera joatea, sisteman alta eman nahi izatekotan. Baina hemendik aurrera, herrian bertan burutu ahal izanen da tramitea, udaletxera joan eta beharrezko dokumentazioa aurkeztearekin soilik.

Goizuetako Udala gaituta dago orain Cl@ve plataforman Erregistro Agintaritza gisa , eta Organo edo Erakundeen Erregistro Bulegoko kide bilakatu da.

 

Izenematea, herrian bertan

Une honetatik aurrera, Goizuetako edozein herritarrek eska dezake Udaleko bulegoetan Cl@ve sisteman alta ematea. Horretarako, udaletxeko bulegora joan eta nortasuna egiaztatu beharko da. 

Tramitea egin ahal izateko ordutegia, hurrengoa da: goizeko 09:00etatik 12:30etara, astelehenetik ostiralera. 

Cl@aven alta emateko momentuan, beharrezkoa izanen da, telefono mugikorreko zenbakia eta helbide elektroniko bat aurkeztea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!