Garagardo azokarako sarrerak erosteko azken eguna, gaur

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 26a, 00:00

Asteburu honetarako Goittiki Haurtzaindegiaren aldeko bigarren Garagardo Azoka antolatu da Goizuetan. Umore Ona elkartean eginen da afaria, 21:30etan hasita, eta txartelak salgai daude Amaia kafetegian eta Motzane tabernan. Gaur izanen da sarrerak eskuratzeko azken eguna. Prestatu dituzten txartelek bi prezio dituzte: bata 22 eurokoa izanen da, eta bestea, berriz, 13 eurokoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!