Bigarren aldiz ospatuko dute Garagardo Festa, Umore Onan

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 23a, 00:00

2019an Goizuetan ospatu zuten lehenengo Garagardo Azoka, Umore ona elkartean antolatu zen

Goittiki Haurtzaindegiaren alde ospatuko dute, apirilaren 30ean. Aurten, 100 lagunentzako aforoa prestatu dute, eta 21:30etan hasiko da.

II. Garagardo Festa ospatzeko eguna apirilaren 30ean izanen da, hileko azkeneko larunbatean. Antolatzaileek aurreratu duten moduan, joan den urtean baino 20 herritar gehiagorentzat egonen da afariaz gozatzeko aukera; zehazki, 100 lagunentzako. Txartelak salgai daude Amaia kafetegian eta Motzane tabernan, eta eskuratzeko azken eguna, apirilaren 26a izango da. 

Garagardo zalea den herritar talde batek antolatu du festa, eta Umore Ona elkarteak babestuta ekinen zaio festari. Afarian, garagardoa lasai edaten duten bitartean, musika ere egonen da. 

Bigarren edizioa, aurtengoa

Pandemiaren ondorioz, joan den urtean ez zuten Garagardo festa behar bezala ospatu. Aurten aldiz, neurriak malgutu direnez, bigarren edizioa prestatu dute. Txartelek bi prezio dituzte: bata 22 eurokoa da, eta bestea, berriz, 13 eurokoa. Bietan dagoen menua garagardo festako tipikoa izanen da. Izan ere, dastatu ahal izanen dute entsalada, txekor saiheskia, saltxitxak, patata purea, postrea, kafea eta kopa. Soilik menua nahi dutenek, 13 euro ordaindu beharko dute. Menuaz gain bost garagardo dastatzeko aukera hautatzen dutenek, 22 euroren truke afalduko dute. k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!