Mikel Altzuarten hitzak entzuteko parada izanen dute goizuetarrek bihar, ganbaran

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 22a, 00:00

Mikel Altzuart abeltzainaren hitzaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da.

Bihar eta apirilaren 30ean, arratsaldeko 18:00etan, hitzaldiak eskainiko dira, Goizuetako bizilagun talde batek antolatuta. Nekazaritza eta abeltzaintzaren politikaz, eta osasunaren inguruan mintzatuko dira. 

Hileko azken bi larunbatetarako hitzaldi bana antolatu da, biak arratsaldeko 18:00etan hasiko dira. Eta hainbat gai landuko dira, besteak beste, nekazaritza eta abeltzaintza, Agenda 203O, Covid-19a eta osasuna.

Egun bakoitzean gai ezberdinen inguruan arituko dira. Bihar, Mundu orden berriko nekazal eta abeltzaintzaren politikaren txanda izango da, Mikel Altzuarten eskutik. 

Hilabeteari amaiera emateko, berriz, apirilaren 30ean, Juanjo Martinez-ek Covid-19aren eta osasunaren inguruan hitz egingo du, goizuetarren aurrean. Hitzaldiak antolatzeko ideia, Goizuetako bizilagun batzuena izan zen, herrian hitzaldi interesgarri batzuk egin, eta osasun eta ekonomia krisialdiaren ikuspegi zabal bat emateko asmoz.

 

Bi hizlari, ganbaran 

Lehen hitzaldia Mikel Altzuartek emango du, bihar. Bertara gerturatuko den jendeak, mundu orden berriko nekazaritza eta abeltzaintzaren inguruko politika, eta orain arte, berri eman ez denaren inguruan mintzatuko da. Beti ere, perspektiba berezi batetik zuzenduta. Izan ere, aditu baten ikuspegitik ez ezik, nekazaritzan, abeltzaintzan eta nekazal sindikalgintzan aritu den norbaiten ikuspegitik hitz egingo du.

Aldiz, Juanjo Martinez, zirujaua eta Codiv-19aren inguruan jakituna, pandemiaz eta osasunaz jardungo da. Hizlaria, zirujau lanetan ezaguna da, kirurgia orokorrean esperientzia zabala duelako.

Antolatzaileek, bi hitzaldietara bertaratzeko deia luzatu nahi izan diete goizuetarrei, «eta interesa duten guzti haiei».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!