Goittiki Haurtzaindegiaren alde izanen da Goizuetako II. Garagardo Festa ospatzeko eguna. Apirilaren 30ean izanen da, hileko azkeneko larunbatean. Aurreratu dutenez, aurtengoan, joan den urtean baino 20 herritar gehiagorentzat egonen da afariaz gozatzeko aukera; zehazki, 100 lagunentzako aforoa prestatu dute. Umore Ona elkartean eginen da afaria, 21:30etan hasita, eta txartelak salgai daude Amaia kafetegian eta Motzane tabernan. Apirilaren 26a da txartelak eskuratzeko azken eguna.
Prestatu dituzten txartelek bi prezio dituzte: bata 22 eurokoa da, eta bestea, berriz, 13 eurokoa. Dastatu ahal izanen dute entsalada, txekor saiheskia, saltxitxak, patata purea, postrea, kafea eta kopa. Soilik menua nahi dutenek, 13 euro ordaindu beharko dute. Menuaz gain bost garagardo dastatzeko aukera hautatzen dutenek, aldiz, gehixeago ordaindu beharko dute, 22 euro.