II. Garagardo Festarako txartelak salgai, Amaiarenean edo Motzanen

Kronika - Erredakzioa 2022ko api. 10a, 00:00

 II. Garagardo Festa izanen da apirilaren 30ean, hileko azken hilabetean, Umore Ona elkartean. Goi­tti­ki Haurtzaindegiaren aldeko ekimena da, eta bildutako diru guztia haurtzaindegira bideratuko da. Txartelak salgai daude Amaia kafetegian eta Motzane tabernan, eta apirilaren 26a da txartelak eskuratzeko azken eguna. Prestatu dituzten txartelek bi prezio dituzte: bata 22 eurokoa da, eta bestea, berriz, 13 eurokoa. Bietan dagoen menua garagardo festetako tipikoa izanen da. Izan ere, dastatu ahal izanen dute entsalada, txekor saiheskia, saltxitxak, patata purea, postrea, kafea eta kopa. Soilik menua nahi dutenek, 13 euro ordaindu beharko dute

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!