Primerako lehiaketa, eta saria denentzat

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 31a, 00:00

Katarrapikaka-ttikiko partehartzaileak, sariarekin. Argazkia: Felix Loiarte

Arratsalde polita izan zen ostiralekoa, Goizuetako udaletxeko ganbaran: Katarrapikaka-ttiki lehiaketa egin zuten, Xalto eskolako ikasleekin. Lau talde aritu ziren jokoan, eta ederki moldatu ziren, Goizuetari buruzko 10 probekin: galderak, esaera zaharrak, herriko hitzak, auzoen eta etxeen izenak... Oso estua izan zen azkeneko puntuazioa, eta talde onenaren (45 puntu) eta azkenaren (40,5 puntu) artean apenas izan zen alderik. Talde irabazleak erabaki du zertarako erabili 450 euroko saria, baina talde guztiek gozatuko dute horretaz. Lehiaketaz ederki gozatu zuten, aretoa bete zuten herritarrek ere. Agortu egin ziren sarrerak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!