Pandemiaren aurreko dinamika berreskuratu, eta urteroko kontzertua eskainiko dute Aralar Musika Eskolako ikasleek bihar, Goizuetan. Udaletxeko ganbaran izanen da, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, eta bi txandatan ariko dira, musika eskolako hainbat talde.
Aurrena, 16:00etan, gitarra, saxofoi eta piano ikasleek eskainiko dute entzunaldia. Eta ondoren, 17:00etan hasita, ikasturtean zehar ikasi eta landutakoa erakutsiko dute trikitixa ikasleek, talde instrumentalak eta pop-rock taldeak.
Goizuetan ez ezik, Leitzan ere eskainiko dituzte emanaldiak, Aralar Musika Eskolakoek, Herri Aretoan. Gaur bertan, 16:00etan hasita, piano eta perkusio entzunaldia izanen da; eta 17:30etan, trikitixa eta akordeoi ikasleena, eta fanfarrearena. Bihar, berriz, zeharkako txirulako ikasleek eskainiko dute kontzertua 17:00etan; gitarra, saxofoi eta pop-rock taldeek 17:45etan; eta abesbatzak 19:30etan.