Gizon bat erreskatatu zuten suhiltzaileek atzo, Artikutzan

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 24a, 13:45

Ondoezik eta mareatuta zegoela erreskatatu zuten 60 urteko gizona, Goizuetako suhiltzaileek eta medikuek.

Gizon bat erreskatatu zuten atzo arratsaldean, Artikutzan. Ondoezik eta mareatuta zegoela eta, Goizuetako suhiltzaileak eta medikuak bertaratu ziren, 60 urteko gizonaren bila. Artikutzako guardak eta Osakidetzak ere hartu zuten parte erreskatean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!