Donostiako Udalak, bisita gidatuak antolatzen ditu Artikutzako txoko ezberdinak ezagutzeko asmoz. Honako bisita hauek, normalean Eskasetik hasten badira ere, larunbat honetan egingo den bisita, Arriurdinetatik hasiko da eta burdinolen bidea egingo dute, Elama eta Goizarinen barrena.
Artikutzaren historiako industria aldi garrantzitsuenaren xehetasunak eta honek inguruan izan duen eragina ezagutuko dituzte bertaratzen direnek: «Elama eta Goizaringo burdinolen hondakina bisitatuko ditugu, eta haien funtzionamendurako beharrezkoak ziren jarduerak ere ezagutuko ditugu: meatzaritza...».
8 kilometroko ibilbidea da, beraz, zailtasun mailari dagokionez, ertaina da. Goizuetarrentzako 15 plaza gorde dira, beraz, ibilbidea egin nahi izanez gero, idatzi Goizueta info Whatsapp taldera eta zerrendan sartuko zaituzte.