Semifinaletara pasea, Oier Apezetxeak

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 22a, 00:00

Berria Txapelketako semifinaletara pasea zeukaten jokoan larunbatean, Galarretan, bi goizuetarrek: Oier Apezetxeak, Aldaberekin batera; eta Aritz Zubirik, Susperregirekin. 35-27 nagusitu ziren Apezetxea eta Aldabe, Etxarriren eta Martirenaren kontra; eta pasea ez ezik, multzoko aurreneko postua ere lortu dute. Zubirik eta Susperregik, ordea, 16-35 galdu zuten, Urrutia IIren eta Labakaren kontra; eta txapelketatik kanpo geratu dira. Orain, semifinaletan, Apezetxeak eta Aldabek aurrez aurre izango dituzte Urrutia II eta Labaka, bi asteburu barru. Aurretik, ostiral honetan, aurreneko semifinala izango da: Loitegi eta Zaldua I, Goikoetxea V eta Odeiren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!