Garazi Loiarte Villar goizuetarrak irabazi du Arabako Alea aldizkariak antolatutako inauterietako argazki lehiaketa. Epaimahaiaren saria eskuratu du Garazi Loiartek, eta, gainera, bereak izan dira publikoaren bozketan gehien bozkatutako hiru argazkiak ere. Bi sariak banatze aldera, laugarren argazki bozkatuenari eman diote publikoaren saria.
Alearen lantaldeak osatutako epaimahaiak, Loiarteren argazkiaren kalitate aparta kontuan hartuta, Errigorako saskia berari saritzea erabaki du; izan ere, sari horrek produktu gehiago ditu.
Martxoaren 7tik 13ra bitarteko bozketa epea agortuta, epaimahia eta publikoa ados jarri ziren beraz lan irabazlea aukeratzeko: Garazi Loiarte goizuetarraren Prest! argazkia. Joaldunak ageri dira bertan eta argazkia nabarmendu da.