Osasun egoera medio, azken hilabeteetan ez da pediatra zerbitzurik izan Goizuetan, baina bihar bueltatuko da. «Epe luzera bermatuta» egonen dela nabarmendu dute. Asteartero joanen da Goizuetara, eta hiru orduz izanen da bertan, goizeko 08:00etatik 11:00etara bitartean.